Gizartea -

Turismoa

Donostia Turismoak 'Urte Berriko Irtenalditxoak' aurkeztu du

Bi gaueko ostatua eta gosaria, Urtezahar gauerako afari berezia eta aukeratutako ostatuan kotiloi jairako sarrera biltzen ditu Udalaren proposamenak.

Donostiako Kontxako hondartza. Argazkia: EFE
Donostiako Kontxako hondartza. Argazkia: EFE
Donostiako Kontxako hondartza. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak "Urte Berriko Irtenalditxoak" Donostia Turismoaren ekimena aurkeztu du. Proposamenaren helburua Urteberri eguneko zubia hiria bisitatzeko aprobetxatu nahi duen jendea erakartzea da. Bi gaueko ostatua eta gosaria, Urtezahar gauerako afari berezia eta aukeratutako ostatuan kotiloi jairako sarrera biltzen ditu "Urte Berriko Irtenalditxoak" eskaintzak. Gainera, "San Sebastian Card" txartel turistikoa eta Donostia eta Gipuzkoari buruzko informazio turistikoa jasotzen duen "Welcome pack" bat ere eskaintzen da prezio berean.

Ekimena publiko guztietara zuzenduta daude, ostatua eta festa lau izarreko hoteletan (Silken Amara Plaza edo Barcelo Costa Vasca) edo ostatu gazteago eta informalagoetan (Uba Aterpetxea) egiteko aukera baitago.

"Urte Berriko irtenalditxoak", 156 eurotik hasita, sansebastianreservas.com atarian eskuragarri daude dagoeneko.

Azken urteetako datuen arabera, Eguberri garaian mugimendu turistikoa nabarmen areagotzeko joera dago. Iaz, 4.000 bisitari inguru izan ziren Turismo Bulegoan, aurreko urteko Eguberri garaian baino % 5 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea