Gizartea -

GARRAIOA

Zumarraga, Beasain eta Ordizia Donostiarekin lotuko dituen Lurraldebuseko linea, astelehen honetan martxan

Autobusa Zumarragako tren geltokitik abiatuko da, eta Beasain eta Ordiziako tren geltokietan (igotzeko bakarrik) eta Tolosako Santa Klara komentuan (jaisteko bakarrik) egingo ditu geldialdiak.

Autobusak. Argazkia: Lurraldebus
Autobusak. Argazkia: Lurraldebus
Autobusak. Argazkia: Lurraldebus

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurraldebusek linea berria izango du astelehen honetatik, apirilaren 28tik, aurrera Gipuzkoan, Zumarraga, Beasain eta Ordizia Tolosa eta Donostiarekin batuko dituena. Astelehenetik ostiralera, goizeko seiak eta laurdenetan hasiko da martxan, bi norabideetan.

Linea berri honek gaueko bederatziak eta laurdenak arte egingo ditu bidaiak astelehenetik ostiralera, eta asteburu eta jaiegunetan 120 minutuan behin eskainiko du zerbitzua 08:15 eta 22:15 bitartean.

Ibilbide osoak ordu eta laurdeneko iraupena izango du, eta 1,37 euroko prezioa izango du Mugi txartel pertsonalizatuarekin ordaintzen dutenentzat eta 5,10 eurokoa hobaririk gabeko txartel arruntarekin ordaintzen dutenenetzat. Ibilbide bakoitzeko kostua 1,80 eurokoa izango da Mugi anonimoa duten erabiltzaileentzat.

Autobusa Zumarragako tren geltokitik abiatuko da, eta Beasain eta Ordiziako tren geltokietan (igotzeko bakarrik) eta Tolosako Santa Klara komentuan (jaisteko bakarrik) egingo ditu geldialdiak.

Gipuzkoako hiriburuan, Ibaeta auzotik sartuko da, EHUko Psikologia Fakultatean geldituko da, eta autobus geltokian amaituko du bidaia. Kontrako noranzkoan, geldialdi berberak egingo ditu Donostian, eta Tolosara (Rondilla kalea) iritsiko da gero. Bertan, autobusera igo ahal izango da, baina ez jaitsi.

Ondoren, Ordiziara (Garagartza plaza) eta Beasainera (Zelaeta Berri plaza) joango da, Zumarragako tren geltokian amaitu aurretik.

Azahara Dominguez Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatuaren arabera, linea berria bere sailaren "apustu estrategikoetako bat" da, eta "goierritarren aldarrikapen historiko bati" erantzuten dio, "Urola Garaiko konexioak hobetzeaz gain".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Tolosako berriak Gizartea Eguneko albisteak Zumarraga Ordizia Albisteak Lurraldebus azken ordukoa Garraio publikoa Goierri