Gizartea -
bilboko metroa
Lutxana eta Erandio arteko obrek aldaketak eragingo dituzte metroaren ordutegietan astelehen honetatik aurrera
Bestalde, Metro Bilbaok zehaztu duenez, Lutxana eta Erandio arteko bidaia 90 segundo luzeagoa izango da obrek irauten duten bitartean, 18 hilabetez.
IKER GOMEZ | EITB MEDIA
Apirilaren 28tik aurrera, Metro Bilbaok Lutxana eta Erandio arteko zatia berritzeko obrak egingo ditu, eta horrek eragina izango du eguneroko zerbitzuan, 18 hilabetez.
Aldaketa nagusia lehenengo linearen erabiltzaileek nabarituko dute; izan ere, maiztasunen ordutegia aldatu egingo da. Metro Bilbaok panelak jarriko ditu astelehenean, apirilak 7, hilabete amaieran indarrean sartuko diren ordutegien berri emateko. Maiztasun-aldaketak minutu batetik hiru minutura bitartekoak izango dira.
Horrez gain, gaueko zerbitzuetan, trenen maiztasunak ere zertxobait aldatuko dira (minutu bateko aldea izango da, gehienez ere).
Bestalde, Lutxana eta Erandio arteko bidaia 90 segundo luzeagoa izango da obrek irauten duten bitartean, Metro Bilbaok zehaztu duenez.
Puntako orduetan, gainera, Ibarbengoarantz doazen metroek Bidezabalen amaituko dute zerbitzua, geltoki bat lehenago, atzeratze-tarteak murrizteko.