Gizartea -

TRAFIKOA

Pertsona bat larri zauritu da Zornotzan, kamioi baten eta auto baten arteko istripuan

N-634 errepidean izan da ezbeharra, 07:30 inguruan. Errepidea itxita egon da bi noranzkoetan eta auto-ilarak sortu dira. 10:00ak aldera etorri da egoera bere onera.

Irudia: Trafikoa
Irudia: Trafikoa
Irudia: Trafikoa

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat larri zauritu da gaur goizean Zornotzan (Bizkaia) izan den trafiko istripuan; auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta autoaren gidaria da zauritutakoa. Gurutzetako erietxera eraman dute.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, N-634 errepideko 87. kilometroan izan da ezbeharra, Euba auzoaren parean, 07:30ean.

Errepidea itxi egin dute bi noranzkoetan ia bi orduz, eta ondorioz, auto-ilarak sortu dira Zornotza eta Iurreta artean. 09:30 inguruan erreietako bat zabaldu dute, eta txandaka eman diete paso bi noranzkoetako ibilgailuei. Handik ordu erdira, behin istripua izan duten kamioia eta autoa errepidetik erretiratuta, bi erreiak zabaldu dituzte eta egoera bere onera etorri da.

Istripuaren lekura joan dira suhiltzaileak, osasun-zerbitzuetako langileak eta Ertzaintzako agenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Gaurko albisteak Gipuzkoa Amorebieta-Etxano argazkiak Gizartea Trafikoko web-kamerak Donostian Eguneko albisteak Albisteak Errepideko istripuetan zauritutakoak