Gizartea -
BILBOKO APARKALEKU ERREGULATUA
Errekaldeko goiko auzoetan ere izango da TAO zerbitzua indarrean, gaurtik aurrera
TAO zerbitzua Betolaza/Uretamendi, Iturrigorri/Peñascal eta Hegoaldeko Larraskitu auzoetara zabaldu da gaurtik aurrera; Errekaldeberriko kale berri batzuetara ere zabaldu dute.
Agentziak | EITB MEDIA
Bilbok Betolaza/Uretamendi, Iturrigorri/Peñascal eta Larraskitu Hegoaldea auzoetara zabaldu du TAO zerbitzua gaurtik aurrera.
Bilboko Udalak jakinarazi duenez, Errekaldeberriko kale berri batzuetara ere zabaldu dute zerbitzua.
Horrela, Errekaldeko goiko auzoek TAO eremu arautuak dituzte, eta koadranteetan bizi diren pertsonek bertan aparkatu ahal izango dute.
Eremu horietan, TAOaren ordutegia egoitza-eremuari dagokiona izango da, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara. Larunbatetan ez da TAOrik izango, eta abuztuan goizez bakarrik izango da.
Eremu horietako bizilagunek egoiliar-txartela eska dezakete, eta, horri esker, denbora-mugarik gabe aparkatu ahal izango dute dagokien eremuan.