Gizartea -

INGURUMEN INPAKTUA

Elikagaigintza, prozesu eraginkorragoen eta iraunkorragoen bila

Nekazaritza eta abeltzaintza dira atmosferara isuri kutsatzaile gehien botatzen duten sektoreak. Egoera horrez jakitun, elikagaigintzako enpresa gero eta gehiago ari dira euren karbono aztarna kalkulatzen, ingurumen inpaktua minimizatzeko asmoz.

eitb media
eitb media
Elikagaigintzak berotegi efektuko gasen emisio guztien herena sortzen du

0:25

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elikadura jarduerak sortzen du berotegi efektuko gasen emisio guztien herena. Produktu edo elikagai baten bizi-zikloak hainbat etapa ditu: ekoizpena, trataera, garraioa, banaketa, prestaketa eta kontsumoa. Horiek guztiek ingurumen inpaktua dute, neurri ezberdinetan.  

Nekazaritzak eta abeltzaintzak elikagaien industria hornitzen dutenez, ur litro asko kontsumitzen dute, eta lursail zabalak ustiatu. Ondorioz, metanoa eta CO2 gasak isurtzen dituzte. Adibide gisa: kilogramo bat haragi ekoizteko, lursail zabalak eta 15.000 litro ur behar dira

Animalia-jatorriko elikagaiek eragiten dute berotegi-efektuko gasen emisio-tasa handiena, besteak beste, haragi gorriak, esnekiak eta arrain-haztegiko krustazeoak. Landare-jatorriko elikagaiek, berriz, dute ingurumen inpaktu txikiena, frutak eta barazkiak, zerealak, babarrunak, ilarrak eta dilistak.

Egun, kontsumitzaileek gero eta garrantzi handiagoa ematen diete produktu jasangarriei, eta jaten duten horrek ingurumen inpaktuan nola eragiten duten jakin nahi dute gero eta pertsona gehiagok. Egoera horrek bultzatu ditu elikagaigintzan dabiltzan enpresa asko gogoeta egitera, eredu jasangarrietan aurrera egitera, eta ingurumen inpaktua gutxitzeko zer pauso eman lantzen ari dira.

Testuinguru horretan, AZTIk Enviroscore jarri du abian, enpresen ingurumen-inpaktua erraz neurtu eta horren berri emateko sistema.

''Enviroscorek kontsumogaien ingurumen-inpaktuaren berri ematen die kontsumitzaileei''
''Enviroscorek kontsumogaien ingurumen-inpaktuaren berri ematen die kontsumitzaileei''
''Enviroscorek kontsumogaien ingurumen-inpaktuaren berri ematen die kontsumitzaileei''

2:14

Gero eta enpresa gehiago ari dira euren karbono aztarna neurtzen. Duela gutxi, Artomañako Txakolina mahastizaintza jasangarriaren aitzindaria da, bere ardoek Enviroscore ingurumen etiketaren bereizgarririk handiena lortu baitute.

Envirodigital tresnaren bidez eta AZTI zentro teknologikoarekin lankidetzan, bere produktuen ingurumen aztarna aztertu du, balio-kate osoa kontuan hartuta.

Artomaña Txakolina, aitzindaria ingurumen-inpaktu txikiko ardoak egiten
Artomaña Txakolina, aitzindaria ingurumen-inpaktu txikiko ardoak egiten
Artomaña Txakolina, aitzindaria ingurumen-inpaktu txikiko ardoak egiten

1:37
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gipuzkoako albisteak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak