Gizartea -

Itzalaldia

Bruselak ez du sabotaje zantzurik atzeman

"Ez dugu zantzurik pentsazeko sabotajerik edo zibererasorik gertatu denik", azaldu du Teresa Riberak.

Itzalaldia, Portugalen. EITB
Itzalaldia, Portugalen. EITB
Itzalaldia, Portugalen. EITB

AGENTZIAk | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberiar penintsula osoan kaosa sortu duen itzalaldia zerk eragin duen argitzeko lehen pistak ezagutzen hasi dira jada. Teresa Ribera Europako Batzordeko Trantsizio Garbirako presidenteordeak nabarmendu du ez dutela atzeman sabotaje zantzurik, eta Portugalek Espainian gertatutako ezohiko fenomeno meteorologiko bati egotzi dio gertatutakoa.

"Ez dugu zantzurik pentsazeko sabotajerik edo zibererasorik gertatu denik", azaldu du Riberak, kazetarien aurrean, Europako Batzordeko lantalde baten bilera hasi aurretik.

Horren esanetan, herrialde kaltedunak Espainia eta Portugal izan dira, baina "Frantziako hegoaldean" ere "arazo txikiak" izan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Brusela Gizartea Eguneko albisteak Albisteak