Gizartea -

Itzalaldia

Sanchezek ez du hipotesirik baztertu, eta telefonoa "erantzukizunez" erabiltzeko deia egin du

Espainiako Gobernuko presidenteak dei egin du telefonia sareak gainezka ez egin ez dezan, eta garraio pribatu bidez joan-etorri ahalik eta gutxien egitea eskatu du.

Pedro Sanchez, gaurko agerraldian. EITB
Pedro Sanchez, gaurko agerraldian. EITB
Pedro Sanchezek ez du itzalaldiaren inguruko hipotesirik baztertzen eta ez espekulatzeko eskatu du

1:35

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ez du hipotesirik baztertu gaur Iberiar penintsula osoan kaosa eragin duen itzalaldiaren inguruan, eta kausak direla eta ez espekulatzeko deia egin du.

Horren haritik, agintariak azaldu du oraindik ez dagoela argi zerk eragin duen itzalaldia, eta egiezei kasurik ez egitea eskatu du. Hori dela eta, "kanal ofizialen bidez" informatzea aholkatu die herritarrei.

Bestalde, Sanchezek telefonoa "erantzukizunez" erabiltzea eskatu du, sareak gainezka egin ez dezan.

Era berean, desplazamenduak murriztea ere galdegin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak