Gizartea -
Itzalaldia
Eskolara eramango ditut seme-alabak? Jaurlaritzak gurasoak lasaitu ditu: "Leku seguruena da"
Ikastetxeak "normaltasunez" aritu ziren atzoko itzalaldi masiboan, eta gaurko egunari begira, Eusko Jaurlaritzak berretsi du ikastetxeak leku segurua izango direla berriro.
EITB Media
Itzalaldi masibo batek kaosa eragin du astelehenean Iberiar penintsulan, eta hurrengo orduak oraindik ere kritikoak izango dira. Horregatik, baliteke guraso askok zalantza hau izatea: eskolara eramango ote ditut asteartean seme-alabak? Ala hobe al da beste alternatiba bat bilatzea?
Horren ildotik, Eusko Jaurlaritzak lasaitasuna eskatu du, eta nabarmendu du ikastetxeak normal aritu direla astelehenean, bai ohiko jarduera, bai jantokiak, bai eskola garraioa.
"Gaurkoan, leku seguruenak izan dira umeentzat", azpimarratu du Jaurlaritzak. Eta, horrenbestez, bihar ere leku seguruak izango direla berretsi du.