Gizartea -

Itzalaldia

Energiaren % 60 "bat-batean" galdu zelako hasi zen itzalaldia

"Anomalia" hori zerk eragin duen aztertzen ari da oraindik Espainiako Gobernua.

Geltoki bat, itzaletan. EITB
Geltoki bat, itzaletan. EITB
Geltoki bat, itzaletan. EITB

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen honetako 12:33an, hots, Iberiar penintsulan kaosa eragin duen itzalaldi historikoa hasi zen momentuan, argindar saretik 15 gigawatt galdu ziren "bat-batean", une horretan Espainiako Estatu osoan kontsumitzen ari zen energiaren % 60 beste, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak baieztatu duenez.

Espainiako Gobernuaren iturriak aipatuta EFE agentziak jakinarazi du "anomalia" hori aztertzen ari direla oraindik.

Une honetan, Estatuko azpiestazio elektrikoen % 38 zerbitzurik gabe daude oraindik.

Euskadin, baina, 22:00etarako argindarraren % 96 berreskuratuta zegoen.

Red Electricak, aldiz, "potentzia-fluxuaren oszilazio handia" atzeman du, eta horren ondorioz argindar sorreran galera "handia" gertatu zen.

Hori dela eta, penintsulako argindar sistema Europako gainerako sistemetatik deskonektu egin da, hau da, Frantziarekiko interkonexioa deskonektatu da.

Nolanahi ere, baztertu egin du itzalaldia zehazki zerk eragin zuen aurreratzea, eta gaineratu du kausak aurrerago ezaugutuko direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak