Gizartea -
TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: Itzalaldiaren biharamuna, 6 hilabete Valentziako GOIDItik eta Max sarietako izendatuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko apirilaren 29an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Itzalaldiaren biharamuna: Itzalaldiaren hurrengo egunean, gaur goizean, argindarraren hornidura ia osoa berrezarri da. Red Electricak jakinarazi du penintsulako eskariaren % 99 berreskuratu dela 07:20ean. Hala ere, oraindik ere eragozpenak agerikoak dira garraio publikoan. Renfeko aldiriak etenda daude Bizkaian eta Gipuzkoan; aldiz, Bilboko metroa eta EuskoTren normaltasunez ari dira zerbitzua ematen.
- 6 hilabete Valentziako GOIDItik: Sei hilabete bete dira goialdeko borraska gertatu zenetik. 227 pertsona hil ziren ofizialki (horietako bat zortzi hilabeteko haurdun zegoen) eta pertsona batek desagertuta jarraitzen du (hiru desagerturen bila jarraitzen dute, baina bi hilda daudela adierazi dute epaitegiek). Halaber, 17.880 milioi euroko kalteak eragin zituzten. Datuak izugarriak dira: uholdeek eragin larria izan zuten 306.000 pertsonengan, kaltetutako 11.000 etxebizitza baino gehiago izan ziren, suntsitutako ibilgailuak 141.000 dira eta 552 kilometro koadroko eremuan kaltetutako 64.000 enpresa baino gehiago daude.
- Max sarietako izendatuak: 11:00etatik aurrera, aurtengo Max sarietako izendatuak jakinaraziko dituzte, 20 kategoriatan banatuta. Gayarre Iruñeko antzokiak hartuko du, ekainaren 16an, Max arte eszenikoen sariak banatzeko gala. Egile eta Editoreen Espainiako Elkarteak antolatzen ditu sariok, 1998tik.