Gizartea -

ITZALALDIA

Garraio publikoa ia bere onera etorri da, itzalaldiaren ondoren

Lehen orduan, Gipuzkoako eta Bizkaiko aldirietako zenbait linea oraindik berrezartzeke zeuden arren, orduek aurrera egin ahala zerbitzu guztiak berreskuratzen ari dira.

Areetako metro geltokia, Getxon. Argazkia: EFE
Areetako metro geltokia, Getxon. Argazkia: EFE
Garraio publikoa bere onera etorri da, eta ia osoz dabil, itzalaldiaren ondoren

0:35

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garraio publikoa izan da atzoko itzalaldi masiboak gehien kaltetutako sektoreetako bat. Hego Euskal Herrian tren zerbitzu guztiak eta hirietako tranbia zein metro lineak gelditu egin ziren.

Lehen orduotako kaosaren ondotik, biharamuneko argazki orokorra honakoa da:

EuskoTren:

-EuskoTrenek jakinarazi du bere zerbitzu guztiak martxan direla goizean goizetik. Ermua eta Durango arteko linea izan da berreskuratzen azkena, baina goizeko lehen ordurako hura ere ohiko martxan ibili da. Bilboko eta Gasteizko tranbiak eta Larreinetako funikularra ere bere onera etorri dira.

Metro Bilbao:

-Goizeko 06:00 pasata Metro Bilbaok sare sozialetan zabaldu duen mezuaren arabera, metroa ere normaltasunez dabil. Halere, baliteke zenbait igogailutan oraindik arazoak izatea.

Renfe:

-Era berean, Renfek ere jakinarazi du distantzia luzeko tren guztiak egunero legez dabiltzala. Lehen orduan, Gipuzkoako eta Bizkaiko aldirietako zenbait linea oraindik berrezartzeke zeuden arren, orduek aurrera egin ahala zerbitzu guztiak berreskuratzen ari dira.

Tren konpainiak esan du atzo kaltetutako bidaiari guztiek euren bidaia-txartelen dirua itzultzea eskatu dezaketela Renferen bulegoetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Metro Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Euskotren Renfe