Gizartea -

EITB Data

10 gaztetik 6 bikotearekin emantzipatzen dira

EITB Data ikerketaren arabera, gurasoen etxea utzi duten 18 eta 34 urte arteko gazteen % 16,1 bakarrik bizi dira, % 7,7 lagunekin eta % 15,4ak beste elkarbizitza modu bat aukeratu du.

10 gaztetik 6 bikotearekin emantzipatzen dira. Argazkia: EITB.
10 gaztetik 6 bikotearekin emantzipatzen dira. Argazkia: EITB.
10 gaztetik 6 bikotearekin emantzipatzen dira. Argazkia: EITB.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gurasoen etxetik irten eta indepedizatzea ez da gauza erraza Euskal Herriko gazteentzat. Etxebizitza eskaintza urriak, alokairuaren prezioak eta behar adinako diru-sarrerarik ez izateak zaildu egiten dute norbere kontura bizitzera joatea. Hori izan daiteke 18 eta 34 urte bitarteko gazte gehienek bikotean emantzipatzeko erabakia hartzeko arrazoietako bat.

Hala azaltzen du ostiral honetan EITBko hedabide guztietan "Gazteak eta Emantzipazioa" izenburupean argitaratu den EITB Dataren azken azterlanak.

Hain zuzen ere, bere kabuz bizitzera joandako gazteen % 60,8k aukeratzen dute bikotekidearekin bizitzea. Erabaki hori ohikoagoa da adin-tarte altuenean, hau da, 30 eta 34 urte bitartekoen artean.

Hala ere, beherakada txiki bat hauteman da azken hamarkadan, 2015ean bikotekidearekin emantzipatutakoak % 65,1 baitziren.

EITB Dataren azterlanean burujabetza lortu eta gurasoen etxetik irteteko beste aukera batzuk ere aipatzen dira.

Emantzipatu direnen artean, bakarrik bizi direnak guztizkoaren % 16,1 dira. Kasu horretan, joera igo egin da duela hamar urte baino, orduan % 11 baitziren.

Etxebizitza lagunekin partekatzea erabakitzen dutenak % 7,7 dira. Aukera hori ohikoagoa da 18 eta 29 urte bitarteko adin-taldean, 30 eta 34 urte bitartekoetan baino.

Azkenik, gurasoengandik aparte bizitzera joan diren gazteen multzo esanguratsu bat (% 15,4) beste egoera batean bizi da; beste senide batzuekin, adibidez. Egoera hori nabarmentzen da atzerriko nazionalitatea dutenen artean. Emantzipatu diren gazte atzerritar gehienak (% 54,7) bikotekidearekin bizi badira ere, % 30,8 beste senide batzuekin edo beste pisukide batzuekin bizi dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gazteak Etxebizitza EITB Data gaur