Gizartea -

Sariak

Bilbo eta Usurbil, inklusioaren eta aniztasunaren Europako hiriburu

50.000 biztanletik gorako tokiko erakundeen kategorian, Bizkaiko hiriburuak zilarrezko saria lortu du. 50.000 biztanletik beherako tokiko erakundeen atalean, herri gipuzkoarrak zilarrezko saria ere bereganatu du.

Usurbil (Gipuzkoa). Argazkia: Maria Jesus Echeverria Yarza
Usurbil (Gipuzkoa). Argazkia: Maria Jesus Echeverria Yarza
Usurbil (Gipuzkoa). Argazkia: Maria Jesus Echeverria Yarza

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbo eta Usurbil saritu dituzte gaur Europako Batzordeak antolatutako Inklusioaren eta Aniztasunaren Europako Hiriburuen sarien laugarren edizioan. Sariok inklusioa bultzatzeko eta diskriminaziorik gabeko gizarteak sortzeko udalerriek eta eskualdeek egindako lana aintzatesten dute.

50.000 biztanletik gorako tokiko erakundeen kategorian, Bilbok zilarrezko saria lortu du "enplegu, hezkuntza, garraio, segurtasun, gazteria eta kirol arloetan egindako ekimenengatik", EBk ohar batean adierazi duenez.

50.000 biztanle baino gutxiagoko tokiko erakundeen atalean, Usurbilek (Gipuzkoa) ere zilarrezko saria lortu du, "bere ikuspegi inklusiboagatik eta genero-berdintasunari, migratzaileen integrazioari eta zaintzaren erantzukidetasunaren aldeko ikuspegiagatik", Bruselaren arabera.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Bilbo Migrazioa Bizkaia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Europa Gizartea Eguneko albisteak Usurbil Albisteak Hezkuntza LGTBI Giza eskubideak