Gizartea -
TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: Itzalaldiaren ikerketa; BOSeko greba, bertan behera eta Max sarietako izendatuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko apirilaren 30ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Itzalaldiaren ikerketa: Itzalaldia gertatu eta bi egunera, argitu gabe dago oraindik zerk eragin zuen argindar horniduraren etena. Espainiako Gobernuak ikerketa batzordearen beste bilera bat egingo du goizean (09:00etan). Bestalde, Red Electricak erabat baztertu du itzalaldia zibereraso baten ondorio izan zenik; dena dela, Sanchezek hipotesi guztiak zabalik daudela esan du, eta Auzitegi Nazionalak ikertu egingo du.
- BOSen greba, bertan behera: Bilboko Orkestra Sinfonikoaren (BOS) enpresa-batzordeak bertan behera utzi ditu "Mari Eli" zarzuelaren Arriaga Antzokiko emanaldiekin bat egiten zuten bi lanuzte partzialak, zuzendaritzak Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia negoziazioetan inplikatzeko hartutako konpromisoagatik.
- Max sarietako izendatuak: 11:00etatik aurrera, aurtengo Max sarietako izendatuak jakinaraziko dituzte, 20 kategoriatan banatuta. Gayarre Iruñeko antzokiak hartuko du, ekainaren 16an, Max arte eszenikoen sariak banatzeko gala. Egile eta Editoreen Espainiako Elkarteak antolatzen ditu sariok, 1998tik.