Gizartea -

emakumeen eskubideak

50 urte senarraren lizentzia baliogabetu zenetik, sistema patriarkalari eutsi zion legezko tresna

Mende erdia da senarraren lizentziari amaiera eman zitzaiola. Emakumeek edozertarako behar zuten senarren baimena: bankuan dirua izateko, gidabaimena ateratzeko, salaketa jartzeko eta etxe bat erosteko, besteak beste. Aitaren tutorepeko izatetik senarraren tutorepeko izatera pasatzen zen emakumea.

EITB MEDIA
EITB MEDIA
EITB MEDIA

ane santesteban | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur-gaurkoz pentsaezina bada ere, duela 50 urtera arte euskal emakume ezkonduek senarren baimenak behar zituzten hainbat ekintza juridiko egiteko, besteak beste, ondasunak eskuratzeko, kontu korronte bat irekitzeko, lan-kontratu bat sinatzeko eta gidabaimena lortzeko.

Senarraren lizentzia izenekoa 1889an sartu zen indarrean Espainiako Kode Zibilean, eta araudi horrek errotik mugatu zuen emakume ezkonduek zer egin zezaketen. Aitaren tutoretzapeko izatetik senarraren tutoretzapeko izatera igaro zen emakumea, adingabeen pareko. Honela zihoen Kode Zibilaren artikuluak: "Senarrak emakumea babestu behar du, eta horrek senarrari obeditu". Gizarte patriarkalaren isla argia zen.

Lizentzia horren arabera, emakumeek edozertarako eskatu behar zieten baimena senarrei; bere ondarea izateko, hipotekatzeko, etxea erosteko eta epaiketa batean parte hartzeko. Gizonak ezkontza-egoitza aukeratzeko ahalmen osoa zuen, eta, emakumeak, seme-alabak zaintzeko betebeharra zuen arren, guraso-ahala senarrarena zen, eta hark adopzioan eman zitzakeen kontsultatu gabe.

Zapalkuntza erabatekoa zen. Araudia ia mende batez egon zen indarrean, hainbat alditan hainbat aurrerapauso eman ziren arren, Gerra Zibilaren ondoren eta diktadura frankistan zehar, atzerapauso nabarmenak izan ziren eta emakumeen askatasunak eta, batez ere, eskubideak, erabat murriztu ziren. Kontrol sozialerako tresna gisa finkatu zen.

Hamarkadetan zehar, lizentziak emakumeen independentzia ekonomiko eta pertsonala guztiz baldintzatu zuen, 1975eko maiatzaren 2ko Legeak ezkondutako emakumeei gaitasun juridikoa itzuli zien arte.

EITB MEDIA

EITB MEDIA

Aldaketa hori iritsi zen gizarte bidezkoago eta berdinzaleago baten alde borrokan ari ziren hainbat gizarte mugimenduri esker, besteak beste, mugimendu feministari esker, orduantxe ari baitzen indarra hartzen.

Indargabetzeak emakumeen eskubideak mugatzen zituzten legeak berrikustea ahalbidetu zuen, Kode Zibilak zekarren hainbat, tartean. Hala, genero berdintasuna sustatzen zuten araudi berriak sartu ziren indarrean, eta horrek emakumeak gizartean duen rola eraldatu egin zuen.

50 urte pasa dira ordutik, eta, gaur-gaurkoz aldaketarako grinak bere horretan dirau, arlo guztietan berdintasuna bermatzeko borrokan ari diren mugimenduekin.

Lisabe Velasco Nafarroako Unibertsitateko Memoria Historikoaren Funtseko ikerlari eta historialariak azaldu duenez, urte haietan aurrerapen oso garrantzitsuak eman ziren genero-berdintasunaren alorrean:

''Emakumeek ezin zuten garbigailua erosi senarren baimenik gabe''
''Emakumeek ezin zuten garbigailua erosi senarren baimenik gabe''
''Emakumeek ezin zuten garbigailua erosi senarren baimenik gabe''

2:03
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Nafarroako albisteak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea