Gizartea -
Iragarpena
Hodeiak eta euria tarteka, baina eguraldia epeltze bidean
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendariak izotzagatik abisu horia ezarri du astelehenerako 00:00etatik 10:00ak arte.
Erredakzioa
Euskalmet euskal meteorologia agentziak iragarritakoaren arabera, goiz-lanbroa izango dugu goizaren lehen orduetan. Zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta Kantauri isurialdean euri txikia egingo du, bereziki egunaren lehen zatian eta gauean. Tenperatura zertxobait igoko da.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendariak izotzagatik abisu horia ezarri du astelehenerako 00:00etatik 10:00ak arte. Astearterako, berriz, itsasaldeko arriskuari dagokion abisu horia ezarri du 00:00etatik 24:00ak arte.
Asteartea
Eguna oso euritsu dator. Zerua oso hodeitsu edo estalia egongo da, eta euria sarri egingo du, egunaren lehenengo partean batez ere. Elur-kota 1000-1200 metrotan kokatuko da. Tenperatura minimoek gora egingo dute; maximoak gutxi jaitsiko dira.