Gizartea -
GERTAERA
Gazte bat hil da Iruñean, aldamio batetik erorita
Polizia ari da auzia ikertzen, baina istripua da hipotesi nagusia, argitu gabeko arrazoiengatik aldamio batera igo eta erori egin zela uste baitute.
EITB MEDIA
27 urteko gizonezko bat hil da goizaldean Iruñean, aldamio batetik erorita. Antza, lagun batekin zegoen Alde Zaharrean batek aurkitu zuen, buruan kolpe handia zuela.
Udaltzaingoa eta anbulantziak bertaratu, eta ospitalera eraman zuten arren, ezin izan zuten ezer egin, eta bertan hil zen.
Polizia gertatutakoa ikertzen ari da, baina istripua da hipotesi nagusia, argitu gabeko arrazoiengatik aldamio batera igo eta erori egin zela uste baitute.
Gaztea Txantrean bizi zen, eta zerbitzaria zen Gaztelu plazako taberna batean.