Gizartea -

DESAGERTZEA

Onik aurkitu du Lemoizen atzo desagertutako gizonezkoa

Sastraka artean aurkitu du bizilagun batek 65 urteko gizona, bere bizilekutik 400 bat metrora, Urizar auzoan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Onik aurkitu dute Lemoizen (Bizkaia) atzo arratsaldetik falta zen 65 gizonezkoa. 12:15 inguruan aurkitu du bizilagun batek, Urizar auzoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Atzo arratsaldeko lehen orduan abisua jaso eta berehala jarri zuten abian bilaketa operatiboa Ertzaintzak, Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzarekin elkarlanean. Antza, bazkaldu eta gero atera zen etxetik, eta ez zen itzuli.

Getxoko ertzain-etxeko eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko (ZEU) agenteak eta herritar boluntarioak ere izan dira bilaketa lanetan laguntzen.

Sastraka artean aurkitu du bizilagun batek gizonezkoa, bere bizilekutik 400 bat metrora. Onik dago, baina badaezpada osasun zentro batera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Eusko Jaurlaritza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak