Gizartea -

Argazki pertsonalen hedapena

Ararteko:'Ezinezkoa izango da argazkien hedatzearen egileak aurkitzea'

Hala ere, Iñigo Lamarcak iragarri duenez, ustez Deustuko Unibertsitateko ikasleen argazki pertsonalak zabaldu zituztenen "arrastorik aurkitu ezean, Justiziak auzian parte hartuko du".

Iñigo Lamarca Arartekoa. Argazkia: EITB
Iñigo Lamarca Arartekoa. Argazkia: EITB
Iñigo Lamarca Arartekoa. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Lamarca Arartekoak aitortu duenez, "oso zaila edo ezinezkoa izango da" Deustuko Unibertsitateko ustezko ikasleen argazki pertsonalak zabaldu zituztenak aurkitzea. Hala ere, Lamarcak ohartarazi duenez, hauen "arrastorik aurkitu ezean, Justiziak auzian parte hartuko du".

Halaber, ikastetxeetan teknologia berrien erabilpenari buruzko informazioa eskaintzearen alde azaldu da Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean Arartekoa.

Egoera ezagutu ostean, "espediente informatiboa" abiatu duela argitu du. Hala ere, argazkiak hedatu zituztenak identifikatzea "zaila edo ezinezkoa" izango dela aurreratu du. "Egin dutena legez kanpokoa dago", azpimarratu du.

Gauzak horrela, teknologia berriak asko garatu direla adierazi du. "Wifi sareak ez du segurtasun osoa eskaintzen, ezta irudiak edota argazkiak igarotzeko bideak, edozein hackerrak honen aurkako erasoa bota dezakeelako", deitoratu du Lamarcak.

Hori dela eta, erabiltzaileei arriskuen gainean ohartaraztearen alde dago Arartekoa, "gazteei bereziki". "Funtsezko lana da hau egitea, esaterako, ikastetxeen bitartez, jazotakoa bezalako egoerak saihesteko leku aproposenak direlako", ondorioztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea