Gizartea -

Itzalaldia

Lantalde bat eratu dute Espainiak eta Portugalek itzalaldia zerk eragin zuen argitzeko

Astelehenean zer gertatu zen ikertzeaz gain, zenbait neurri hartuko dituzte horrelakorik berriro gerta ez dadin. Aurreikusi dutenez, datorren astean bilduko dira —oraindik ez dute eguna zehaztu—.

Asteleheneko itzalaldia. Argazkia: EFE
Asteleheneko itzalaldia
Asteleheneko itzalaldia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiak eta Portugalek lantalde bat osatu dute iragan apirilaren 28ko itzalaldiaren arrazoiak argitzeko. Trantsizio Ekologikoaren espainiar ministro Sara Aegesen eta Portugalgo Ingurumen eta Energia ministro Maria da Graça Carvalho ditu buru talde horrek.

Bi herrialdeetako Estatu idazkariak ere badaude lantaldean, eta horien guztien helburua da itzalaldia zerk eragin zuen argitzea, eta zenbait neurri hartzea horrelakorik berriro gerta ez dadin.

Akordioa hitzartu ostean, Aegesenek azaldu du bilera "emankorra" izan dela, eta elkarri arrazoiak identifikatzeko datuak eman dizkietela elkarri. "Lehenengo egunetik ari gara elkarlanean", nabarmendu du espainiar ministroak.

Ohar batean zehaztu du modu koordinatuan egin nahi dutela lan, europar erakundeei bidali beharreko informazioei dagokienez, eta egin beharreko txostenak egin ditzaten.

Bi ministroen nahia da datorren astean bertan berriro biltzea —oraindik ez dute eguna zehaztu—, Gobernuen arteko harremanak sendotze aldera.

Bestalde, jarraipen zehatza egingo duen lantalde bat eratuko dute, "talde formalago bat". Talde horren buru ere aipatu bi ministroak izango dira, eta Estatu idazkariek ere hartuko dute parte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Portugal