Gizartea -
Bizkaia
Lurrean botata aurkitu duten adineko txirrindulari bat hil da Errigoitin
Segurtasun Sailaren arabera, ez dakite istripua edo bihotz-gutxiegitasuna izan duen.
Agentziak | EITB MEDIA
Lurrean botata topatu duten adineko txirrindulari bat hil da larunbat honetan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Segurtasun Sailaren arabera, 12:15 aldera jakinarazi dute txirrindulari bat lurrean etzanda zegoela, BI-3336 errepidean, Errigoitin.
Osasun-langileak bertaratu dira, eta txirrindulariaren heriotza egiaztatu baino ezin izan dute egin. Oraingoz, ez dakite istripua edo bihotz-gutxiegitasuna izan duen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea