Gizartea -

GIPUZKOA

Gazte bat atxilotu dute Irunen beste bati arma zuriz zauriak egiteagatik

Biktima Donostia Ospitalera eraman zuten. Herriaren erdigunean izan zen gertakaria.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 21 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo goizaldean, arma zuri batekin beste bati zauriak egitea egotzita. Biktima Donostia Ospitalera eraman zuten.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 05:15ean gertatu zen erasoa. Irun erdigunean zaintza lanetan ari ziren ertzain batzuek oihuak entzun eta zenbait pertsona korrika egiten ikusi zituzten Jose Maria Agirretxe plazan.

Hala, bizkarrean zauri odoltsuak zituen gizon bat ikusi zuten, eta beste bat korrika ihesi zihoala. Azken horrek, ertzainek harrapatu behar zutela ikusi zuenean, objektu metaliko batzuk jaurti zituen, bi labana handi tartean. Gainera, odola zuen aurpegian eta eskuetan.

Gertakari horien inguruko atariko ikerketa bat egin ostean, atxilotu egin zuten, arma zuriz lesioak egitea egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak