Gizartea -

EGURALDIA

Berealdiko ekaitza barnealdean

Metro koadroko 48 litro pilatu dira Zizur Nagusian, 34,4 Aixolan 32,5 litro Ilarduian, 23 Luzaiden eta 21,1 Oñatin. Iruñean ere gogoz bota du euria; izan ere, 10 minutuan 13 litro pilatu dira.

Txingorra Araian. Argazkia: Amado Lopez de Ipiña
Txingorra Araian
Txingorrak Nafarroa zuritu du

1:20

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguraldia guztiz nahastu da igande arratsaldean, eta ekaitza, euria eta giro freskoa izan dira protagonista eguerditik aurrera. Araban eta Nafarroan, gainera, kazkabarrak irudi ikusgarriak utzi ditu.

Araian (Araba) errekak gainezka egin du eta Iturmendin (Nafarroa) ekaitzen ondoren Urbasatik behera etorritako ura hogei bat etxebizitzatara sartu da.

Kazkabarrak gogor jo du Araba
Kazkabarrak gogor jo du Araba
Kazkabarrak gogor jo du Araba

0:33

Metro koadroko 48 litro pilatu dira Zizur Nagusian, 34,4 Aixolan, 32,5 Ilarduian eta 21,1 Oñatin. 

Ekaitzaren ondorioz, 13 litro ur pilatu dira Iruñean 10 minutuan

Hodei eta tximistek zaparrada handiak eragin dituzte Iruñean. 16:20 eta 16:30 artean, 10 minutuko tartean, metro koadroko 13 litro ur pilatu dira Nafarroako hiriburuan (ordubetean 23 litro). Dena den, ez da aparteko gorabeherarik izan.

Hain zuzen ere, Iruñea astindu du gogorren ekaitzak, nahiz eta Urbasan (6,3 litro) eta Arangoitin ere (5 litro) erruz bota duen.

Hala ere, SOS Nafarroa larrialdi-zerbitzuak jakinarazi duenez, ekaitzak ez du kalterik eragin.

Sakanan ere euri asko egin du. Urbasa mendilerroaren kasuan, 17:00etan, metro koadroko 6,3 litro erori dira 10 minutuan, eta Iturmendiko hogei bat etxebizitzatara ura sartu da, ekaitzen ondorioz Urbasa mendilerroaren hegaletik etorrita.

Suhiltzaileek hainbat interbentzio egin behar izan dituzte Iturmendin eta Altsasun.

Gainera, A-10 errepideko 28. irteera, Altsasu parean, Iruñerako noranzkoan, itxita egon da 19:55etik 20:50era, ur-putzu baten ondorioz.

Datozen egunetarako iragarpena 

Astelehenean, tenperaturak behera egingo du, 2-3 ºC, eta balio altuenak 15 ºC inguruan geratuko dira. Horrela, udazken itxura hartuko du eguraldiak. Egunaren amaieran, baliteke elur-kota 1.200 metro ingurura jaistea. Lainotuta egongo da, eta euria eta zaparradak botako ditu, sarriago egunaren lehenengo partean eta isurialde atlantikoan. Iparraldeko haizea nagusituko da, eta bolada gogorrak izango dira kostaldean eta Ebro ibarrean. Giro fresko eta umelarekin jarraituko dugu beste egun batez.

Asteartean, euria eta zaparradak egingo ditu batez ere iparraldeko eskualdeetan eta egunaren lehenengo partean. Arratsaldean, zaparradak bakanduz eta gutxituz joango dira, hodeitza saretzen hasiko da, eta ostarteak zabalduko dira egunaren amaieran. Iparraldeko haizea ibiliko da, eta Ebro ibarrean ziertzoa zakartu egingo da. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango. Elur-kota 1.200 metro inguruan egongo da egunaren hasieran, baina 1.500 metro ingurura igoko da arratsaldean.

Asteazkenean, atertzera joko du, eta tenperaturak apur bat gora egitea espero da.

Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Iparraldea bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Eguraldia argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak