Gizartea -
Istripua
Gizon bat zauritu da Bilbon, edukiontzi batean lo zegoela kartoia biltzeko kamioira erorita
Gertaera gaur goizeko lehen orduan izan da, Venezuela plazaren parean dauden edukiontzi batzuetan.
Agentziak | EITB MEDIA
Gizon bat zauritu da igande honetan Bilbon, edukiontzi baten barruan lo zegoela kamioira erorita, Udaleko iturriek baieztatu dutenez.
Gertaera gaur goizeko lehen orduan izan da, Venezuela plazaren parean dauden edukiontzi batzuetan. Antza denez, gizona kartoizko edukiontzi baten barruan zegoen lotan, eta hura hustean kamioiaren barrura erori da.
Suhiltzaileak bertaratu dira bertatik ateratzera. Ospitalera eraman behar izan dute, altuera handi batetik erori delako eta ibilgailua hutsik zegoelako. Gizonak kolpea hartu du buruan, eta immobilizatu egin behar izan dute, nahiz eta hasiera batean ez zirudien larri zegoenik.