Gizartea -

Nafarroa

Txirrindulari bat zauritu da Ezkurran, amildegi batetik erorita

Ezbeharra 11:13 aldera gertatu da, NA-4150 errepideko 5. kilometroan.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

48 urteko txirrindulari bat zauritu da gaur Ezkurran (Nafarroa), 5 metroko amildegi batetik erorita.

SOS Nafarroak jakinarazi duenez, istripua 11:13 aldera gertatu da, NA-4150 errepideko 5. kilometroan. Erori ondoren, Leitzako osasun-zentrora eraman dute, eta, ondoren, Donostia Unibertsitate Ospitalera. Dirudienez, hezurren bat hautsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mendiko istripuak