Gizartea -

EKAITZAK

Ekaitzen ondorioz Urbasatik behera etorritako ura hogei bat etxebizitzatara sartu da Iturmendin

Ez da inor zauritu. Bestalde, A-10 errepideko 28. irteera, Altsasu parean, Iruñerako noranzkoan, itxita egon da 19:55etik 20:50era, ur-putzu handi baten ondorioz.

Suhiltzaileak Iturmendin lanean. Foto: @bomberos_na
Suhiltzaileak Iturmendin lanean. Foto: @bomberos_na
Suhiltzaileak Iturmendin lanean. Foto: @bomberos_na

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uholdeak izan dira Iturmendin (Nafarroa) gaur arratsaldean izandako ekaitzen ondorioz. Urbasa mendilerroko hegaletik jaitsi den ura hogei bat etxebizitzatara sartu da, baina ez da inor zauritu.

Igande arratsaldeko ekaitz bortitzek kaltetuenetako herrietako bat izan da Iturmendi, Altsasurekin batera. 17:35etik aurrera hainbat larrialdi-irteera egin behar izan dituzte Altsasuko eta Cordovillako suhiltzaileek zein Udaltzaingoak, 112-SOS Nafarroa zerbitzuak jakitera eman duenez.

Iturmendin, gauera arte ura ateratzeko lanean laguntzen aritu dira bizilagunak. Suhiltzaileek ura ateratzeko ponpa bat ere erabili dute, baita kaleak eta etxebizitzak garbitzeko ere.

Trafikoari dagokionez, A-10 errepideko 28. irteera, Altsasu parean, Iruñerako noranzkoan, itxita egon da 19:55etik 20:50era ur-putzu handi baten ondorioz.

Iruñean, berriz, ekaitz gogor batek metro koadroko 13,1 litro euri eta txingor utzi ditu hamar minutuan Iruñean, eta ordubetean 23 litro prezipitazio baino gehiago bildu dira, baina kasu honetan ez da gorabehera berezirik izan.

Txingorrak Nafarroa zuritu du
Txingorrak Nafarroa zuritu du
Txingorrak Nafarroa zuritu du

1:20

Urbasa mendilerroaren kasuan, 17:00etan 10 minutuan 6,3 litro erori dira metro koadroko, eta Arangoitin 5 litro 16:50ean.

Gaueko 21:00ak zirenean, Estatuko Meteorologia Agentziak jakinarazi du jada ez dagoela abisu aktiborik Nafarroan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Altsasu Ekaitzak