Gizartea -
TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: Naizen I. Nazioarteko Biltzarra, konklabearen astea eta izen-ematea Behobia-Donostian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko maiatzaren 5ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Naizen I. Nazioarteko Biltzarra: Haur eta gazte transexualitateari buruzko Naizen I. Nazioarteko Biltzarra egingo dute gaur biharretan Bilbon, EHUren Bizkaia Aretoan. Naizen adingabe transexualen familien elkarteak antolatuta, jardunaldietan ikertzaileek beren ezagutzak partekatuko dituzte, eta errealitate horri lotutako ebidentzia zientifikoak azalduko dituzte. Hainbat arlotako ordezkariak bilduko dira: ikerketa, hezkuntza, gizarte hezkuntza eta gizarte lana, sexologia, psikologia, psikiatria, endokrinologia, soziologia, administraritza, etab., aktibistak, trans pertsonak, senideak eta haur eta gazte transexualen egoeragatik interesatuta eta haiekin konprometituta dauden pertsonak.
- Konklabearen astea: Frantzisko aita santuaren aldeko bederatziurrena bukatuta, hasi da atzerako kontaketa Eliza katolikoaren etorkizuna gidatuko duen aita santu berria aukeratzeko. Gaurtik aurrera, bilerak areagotuko dituzte kardinalek. Bi batzar egingo dituzte Vatikanoan, bata 07:00etan eta bestea 15:00etan (GMT orduak dira biak). Hurrengo aita santua aukeratzeko barne eztabaidak erabat irekita omen daude.
- Izen-ematea Behobia-Donostian: Aurtengo Behobia-Donostia lasterketako izen-emate orokorra 12:00etan hasiko da. Dortsalak lehenago amaitzen ez badira, irailaren 20an itxiko da izen-ematea. Behin izen emate orokorra agortzen denean itxaron zerrenda irekiko da leku libre bat gelditzearen zain daudenentzat.