Gizartea -

Galdera-erantzunen jokoa

Abian da Egunean Behin jokoaren 18. denboraldia

Hamar aste iraungo du, maiatzaren 5etik uztailaren 13ra bitartean. Denboraldi honetako babesle nagusia Gipuzkoako Foru Aldundia izango da, "Ipuskoa 1025-2025" kanpaina sustatzeko, mila urte betetzen baitira lurraldearen lehen aipu historikoa agertu zela.

"Egunean Behin" jokoaren 18. denboraldia, maiatzaren 5etik uztailaren 13ra izango da
"Egunean Behin" jokoaren 18. denboraldia, maiatzaren 5etik uztailaren 13ra izango da
"Egunean Behin" jokoaren 18. denboraldia, maiatzaren 5etik uztailaren 13ra izango da

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pasa den gauerdiaz geroztik abian da Egunean Behin jokoaren 18. denboraldia: 10 aste iraungo du eta uztailaren 13ra arte luzatuko da.

"Egunean Behin" euskarazko galdera-erantzunen jokoa da. Izenak dioen bezala, egunean partida bakarra jokatzeko aukera ematen du. Horretarako, erabiltzaileak 10 galdera erantzun beharko ditu, ahal den azkarren. Geroz eta galdera gehiago zuzen erantzun eta geroz eta arinago egin, emaitza hobea lortuko du.

Sarietako arauak aldatuko dira. Aukerak zabaltzeko, asteko eta denboraldiko sarietan ez dira sarituak errepikatuko. Sailkapenak ez dira aldatuko, baina jokalariren batek sariren bat irabaziz gero, 2024tik aurrera jokatu den asteren batean (18. denboraldi honetan barne), 2.ari edo sailkapenean hurrengo den irabazi gabekoari esleituko zaio saria. Denboraldi amaieran izaten diren hiru sari nagusietan ere, 2022tik aurrera izandako garaileak (denboraldi bakoitzeko 3 lehenak) salbuetsiko dira. Sailkapenari begiratuta, saririk gabekoen artean lehen 3ek jasoko dituzte sariak.

Denboraldi honetako babesle nagusia Gipuzkoako Foru Aldundia izango da, "Ipuskoa 1025-2025" kanpaina sustatzeko, lurraldearen lehen aipu historikoa agertu zela mila urte betetzen baitira. Astero ekimenaren berri egongo da jokoko galderetan.

Halaber, astez asteko babesleak ere izango dira: Euskaraldia, Bioterra, Fagor Industrial - Onnera Group, Berria, Jakizu eta Kutxa Fundazioa.

Egunean Behin jolasak martxoan sei urte bete zituen, eta Eibarko Codesyntax enpresak egiten du. Testuinguru horretan, sustatzaileek iragarri dute jokoak jarraipena izango duela 2025. urtea amaitu arte gutxienez. Jokoa martxan den egunetan, batez beste 60.000 erabiltzaile inguru ditu. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Albiste teknologikoak Gizartea Gaurko titularrak Kultur albisteak 2025 Gaurko azken orduko albistea Zer egin Euskadin Aplikazioen albisteak