Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Iaz 48 emakume hil zituzten Espainian euren bikotekide edo bikotekide ohi gizonezkoek

Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren azken txostenaren arabera, 7,6 egunetik behin emakume bat hil zuten; eta lautik bat, 25.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan.

Hilketa matxista Haron (Errioxa). Argazkia: EFE
Hilketa matxista Haron (Errioxa)
Hilketa matxista Haron (Errioxa). Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pasa den urtean 48 emakume hil zituzten Espainian euren bikotekide edo bikotekide ohi gizonezkoek, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren menpeko den Indarkeria Matxistaren Behatokiak astelehen honetan argitaratutako 2024ko txostenaren arabera.

Zehazki, 7,6 egunetik behin emakume bat hil zuten, eta horietatik laurdenak 25.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan.

Sei hiltzailetik bosten kasuan, bikotekide edo bikotekide ohiek indarkeria matxistagatik salatu zituzten (% 83).

Halaber, indarkeria bikarioari buruzko datuak ere eman dituzte. Iaz, bederatzi haur hil zituzten, eta 2013an kontaketa egiten hasi zirenetik 62 dira eraildakoak. Geroztik, urteri batez beste, 5,2 haur hil dituzte eta lautik ia hiru 10 urtetik beherakoak ziren.

Iaz eraildako bederatzi haurretatik lau hiltzailearekin bizi ziren, 36,8 urteko gizona, batez beste. Gainera, sei hiltzailetik lauk Espainiako nazionalitatea zeukaten. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainia albisteak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa gaur Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia gaur