Gizartea -

Indarkeria matxista

19 urteko mutil nafar bat atxilotu dute Valentzian, taldean sexu-eraso bat egitea egotzita

Gainerako hiru atxilotuak errioxarrak dira. Guztiak epailearen esku geratu ziren igandean, eta kautelazko neurriekin aske geratu ziren. Emakume bati ukituak egiteagatik ikertuko dituzte.

Valentziako Malvarrosa hondartza, iragan igandean. Argazkia: EFE
Valentziako Malvarrosa hondartza, iragan igandean. Argazkia: EFE
Valentziako Malvarrosa hondartza, iragan igandean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande goizaldean Valentziako hondartzaren ondoko aisialdi eremu batean emakume bati taldean sexu-erasoa egin omen ziotelako atxilotutako lau gazteak, tartean nafar bat, aske utzi dituzte, kautelazko neurriekin. Valentziako hiriburuko 5. zenbakiko Instrukzio Epaitegiaren aurrean aldizkako agerraldiak egin beharko dituzte.

Polizia Nazionalaren arabera, atxilotuek 19 urte dituzte, horietako hiru errioxarrak dira, eta laugarrena, nafarra. Igandean utzi zituzten aipatutako epaitegiaren esku.

Ukituak egiteagatik ikertuko dituzte

Valentziako Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez, aske utzi zituzten lau mutilak, baina ukituak egiteagatik ikertuko dituzte.

Udaltzaingoak igandean atxilotu zituen lau gazteak, goizaldean Valentziako hondartzaren alboko aisialdi eremu batean emakume bati taldean egindako sexu-eraso batekin zerikusia zutelakoan.

Polizia-iturrien arabera, atxiloketa 07:30ean jazo zen, Emakumeen Salaketa eta Arretarako Bulegoan salaketa jarri ondoren.

Salatutako gertakarien arabera, hainbat gizonek sexu-erasoa egin diote emakumeari hiriko hondartzan dagoen aisialdiko lokal baten inguruan.

Atxiloketa Valentziako udaltzainek egin dute, baina, gertakarien izaera dela eta, ikerketa Espainiako Poliziaren esku dago, iturrien arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak Valentziako Erkidegoa Errioxa