Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Iruñeko ustezko hilketa, konklabearen bezpera eta itzalaldiaren inguruko azalpenak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Polizia zientifikoa Iruñeko Donibane auzoan. EITB Media
Polizia zientifikoa Iruñeko Donibane auzoan
Polizia zientifikoa Iruñeko Donibane auzoan. EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko maiatzaren 6an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Iruñeko ustezko hilketa: 67 urteko gizon bat hilda agertu da Iruñeko Donibane auzoan, eta hango Udaltzaingoak ikerketa zabaldu du, heriotzaren nondik norakoak argitzeko. Poliziako iturrien arabera, odol putzu baten gainean zegoen gorpua, labana bat ondoan zuela. Oraingoz, ikertzaileek aukera guztiak zabalik dituzte.

- Konklabearen bezpera: Vatikanoak erabat blindatu nahi du Frantzisko aita santuaren ondorengoa aukeratuko duen konklabea eta hori lortzeko, Vatikano osoko telefonia mugikorraren estaldura desaktibatuko du baita kardinalen telefonoak konfiskatu ere. 133 kardinal hautesleek asteazken honetatik aurrera itxialdia egingo dute Kapera Sistinoan, eta gaua Vatikanoko eraikinetan igaroko dute, hala nola Santa Martako Etxean eta beste dependentziaren batean.

- Itzalaldiaren inguruko azalpenak: Espainiako Gobernuak apirilaren 28ko itzalaldiari buruzko galdera sorta bat erantzungo du Senatuan. Osoko bilkura 16:00etan hasiko da. Halaber, ordubete lehenago, 15:00etan, hasiko da osoko bilkura Diputatuen Kongresuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Munduko albiste garrantzitsuak Iruñea azken orduko berriak Delituak azken ordukoa Espainiako Gobernua albisteak Espainia gaur Pedro Sánchez albisteak Gizartea albisteak Aita santua Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Erroma Iruñeko Udala albisteak Elektrizitatea azken ordukoa Erailketak albisteak Vatikanoko azken ordukoa