Gizartea -

TRAFIKOA

Kontrako noranzkoan eta edanda zihoan gidari bat atxilotu dute Gasteizen

Ertzaintzak 44 urteko gidari bat atxilotu zuen atzo, Altubeko autobidean kontrako norabidean gidatzeagatik. Horrez gain, alkohol eta droga testetan positibo eman zuen, eta agenteek kokaina atzeman zioten.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 44 urteko gidari bat atxilotu zuen atzo, Altubeko autobidean kontrako norabidean gidatzeagatik. Horrez gain, alkohol eta droga testetan positibo eman zuen, eta agenteek kokaina atzeman zioten. 

Atxiloketa atzo goizaldean egin zen, N-622 errepidean, Gasteizko udalerrian. Patruila batek kontrako norazkoan zihoan ibilgailu bat detektatu zuen, eta berehala argi-seinaleak aktibatu zituen, autoa geldi zedin. 

Auto horretako gidariak alkoholaren eraginpean egotearen sintoma nabarmenak zituen, eta agenteen ustea berretsi egin zen, alkoholemia-proban positibo eman baitzuen. Halaber, positibo eman zuen droga-testean. Horiek horrela, agenteek atxilotu egin zuten, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Ertzaintza Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak