Gizartea -

KONTSUMITZAILEAK

Espainiako Kontsumo Ministerioak aplikazioetako harpidetzak automatikoki berritzea eragotziko du

Neurria martxan jartzen denetik aurrera, enpresek kontsumitzaileari jakinarazi beharko diote hamabost egun geratzen zaizkiola epea amaitzeko, eta kontratua ez berritzeko borondatea jakinarazi beharko diote.

Zerbitzuen eskatu gabeko berritze sistematikoak. Argazkia: Pexels.
Mugikorreko ikono bat
Zerbitzuen eskatu gabeko berritze sistematikoak. Argazkia: Pexels.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizarte Eskubideetako, Kontsumoko eta Agenda 2030eko Espainiako Ministerioak eragotziko du kontsumitzaileek —ahaztuta, askotan— aplikazioetan dituzten harpidetzak automatikoki berritzea, eta enpresei eskatuko die aldez aurretik jakinarazteko zein den epemuga, aplikazio horietan izena emanda jarraitu ala ez erabakitzeko.

Kontsumo Ministerioak EFEri baieztatu dionez, SER irratiak aurreratu duen moduan, Pablo Bustinduyren Departamentuak amaiera eman nahi dio iraupen jakin baterako ezarritako eta mugikorraren bidez aplikazioekin sinatutako kontratuak automatikoki berritzeari, hala nola musika erreproduzitzeko edo edozein motatako eskolak jasotzeko aplikazioei.

Neurri hori martxan jartzen denetik aurrera, enpresek kontsumitzaileari jakinarazi beharko diote hamabost egun geratzen zaizkiola epea amaitzeko, eta kontratua ez berritzeko borondatea jakinarazi beharko diote.

Ekimen horren bidez, Kontsumok bermatu nahi du erabiltzaileek modu kontzientean kontsumitzen dutela, kontratu berriztagarri eta iraupen jakinekoetan.

Baina, horretarako, iturriek diotenez, beharrezkoa da bezeroen arretarako zerbitzuek kontsumitzaileei informazioa ematea harpidetzaren berritze automatikoari buruz, behar besteko aurrerapenarekin, horri buruzko erabaki kontzientea hartu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoa