Gizartea -

2025eko Sanferminak

Hauek dira Iruñeko 2025eko sanferminak iragartzeko 10 kartel hautagaiak

Lanak maiatzaren 18ra arte izango dira bozkagai, aurrez aurre, telefonoz eta baita online ere.

2025eko Sanferminak iragartzeko hautagaien kartelak. Argazkia: Europa Press.
2025eko Sanferminak iragartzeko hautagaien kartelak
2025eko Sanferminak iragartzeko hautagaien kartelak. Argazkia: Europa Press.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruindarrek dagoeneko eman dezakete botoa 2025eko San Fermin jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko. Iruñeko Udalak asteazken honetan eman du 10 hautagaien berri.

Maiatzaren 18ra arte egongo da zabalik epea, eta udal webgunearen, 010 telefonoaren eta aurrez aurre Civivox sareko hautestontzien bidez bozkatu ahal izango da

Epaimahaiak aukeratu ditu herritarren botoek hautagai dituzten 10 kartelak. Hauek dira izenburuak: "Distira", "Hilaren 6an, 12:00etan", "Lore-koroa", "Jai orotara!", "Hogar pamplonica", "Bauhaus 1919", "Yo soy Pamplona" eta "Instantes".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Sanferminak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak