Gizartea -

Iruñea

Donibane auzoko heriotzean ez zegoen beste inor nahasita, ikertzaileen ustez

Oraingoz, baina, ez dute argi zerk eragin zuen 67 urteko gizonaren heriotza.

Iruñeko Donibane auzoa. Argazkia: EITB Media
Iruñeko Donibane auzoa. Argazkia: EITB Media
Iruñeko Donibane auzoa. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak uste du Iruñeko Donibane auzoko eraikin batean hilda agertu zen 67 urteko gizonaren auzian ez zegoela beste inor nahasita. Hain zuzen ere, odol putzu baten gainean aurkitu zuen gorpua banatzaile batek, labana bat ondoan zuela. 

Iruñeko Udaltzaingoak, baina, oraindik ez du argi zerk eragin zuen gizonaren heriotza.

Ikertzaileak eraikinera itzuli dira gaur, gertatutakoa argitzen saiatzeko.

La Olivako Monastegia kalean aurkitu zuten hilotza. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Iruñeko Udala