Gizartea -

Manifestazioa Madrilen

Desgaituak kalera atera dira familien 'egoera jasanezina' salatzeko

"Historian lehen aldiz, kalera atera gara politikariei kolapsoaren atarian gaudela adierazteko", esan du Espainiako Desgaituen Batzordeko presidenteak.

Milaka pertsonak bat egin dute Madrilen desgaituen erakundeek deitutako protestarekin. Efe.
Desgaituak protestak | Desgaituek protesta egin dute Madrilen
Urritasunen bat duten milaka pertsona elkartu dira, Madrilen

01:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsona bildu dira Madrileko hirigunean, eguerdian, familia askok bizi duten "egoera jasanezina" salatzeko. Izan ere, administrazioen diru-laguntzat jaso gabe geratu dira.

"SOS Discapacidad-Derechos, Inclusión y Bienestar a Salvo" (SOS Desgaituak-Eskubideak, Inklusioa eta Ongizatea babestu), Espainiako kolektibo asko lehen aldiz kalera atera dira udalek eta erkidegoek beraiekin diztuten zor ekonomikoak salatzeko. Zor horien ondorioz, 15.000 pertsonaren lana arriskuan dago.

Manifestazioa Goya kalean hasi da, eguerdia, eta pertsona asko bildu ditu, izan ere, 300 autobus joan dira Madrilera Estatuko hiri ezberdinetatik. Horiekin batera, 700 boluntario inguru izan dira, normalean ibiltzeko zailtasuna dutenei edotagurpildun aulkian doazenei laguntzen dietenak.

Manifestazioaren pankartaren atzean, jai giroan eta lazo urdina soinean zutela, gurpildun aulkietan zihoazenak, itsuak eta beste urritasun batzuk pairatzen dituzten pertsonak aldarrikapenaren alde egin dute.

"Kolapsoaren atarian gaude"

"Historian lehen aldiz, kalera atera gara politikariek kolapsoaren atarian gaudela jakin dezaten", esan du Luis Cayo Perez Desgaitasunak dituzten Espainiako Batzordeko presidenteak. Krisia gainditzeko bidea desgaitasunak dituen herritarren % 10entzako konponbidea ere izatea eskatu du Cayo Perezek.

Astelehenean, Desgaituen Nazioarteko Eguna ospatuko dute eta Madrileko mobilizazioa egun horren atariko ekimena izatea nahi izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea