Gizartea -
DESAGERTZEA
Onik aurkitu dute Elizondon atzo desagertutako 95 urteko gizona
Adinekoen egoitza batean bizi zen, eta handik atera zen atzo arratsaldean paseo bat ematera, baina ez zen itzuli.
EITB MEDIA
Onik aurkitu dute atzotik Elizondon falta zen 95 urteko gizonezkoa. Adinekoen egoitza batean bizi zen eta handik atera zen arratsaldean paseo bat ematera, eta itzultzen ez zela ikusita, Foruzaingoari abisua eman zioten egoitzako arduradunek.
Berehala jarri zuten martxan bilaketa operatiboa Foru Poliziak, Guardia Zibilak eta suhiltzaileek elkarlanean.
Gaur goizean topatu dute Elbeten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea