Gizartea -

GERTAKARIA

Sare kriminal bat desegin dute Nafarroan, internet bidez ibilgailuen salerosketan iruzurrak egiten zituena

11 iruzur baino gehiago atzeman ditu poliziak, eta guztira 36.000 euro inguru lapurtu dituzte. Azkoien, Azagra, Cintruenigo, Zarrakaztelu, Castejon eta Iruñekoak dira biktimak. Delituak egiteko egitura antolatua zuten.

Nafarroako Guardia Zibila erregistroetako batean. Argazkia: Nafarroako Guardia Zibila
Nafarroako Guardia Zibila erregistroetako batean. Argazkia: Nafarroako Guardia Zibila
Nafarroako Guardia Zibila erregistroetako batean. Argazkia: Nafarroako Guardia Zibila

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Guardia Zibilak sare kriminal bat desegin du, sare sozial bateko salmenta-plataforma baten bidez ibilgailuen salerosketan iruzurrak egiten zituztelako. Guztira 36.000 euro inguru lapurtu dituzte gaizkileek. 11 iruzur argitu dira eta biktima guztiak nafarrak dira: Azkoienengoak, Azagrakoak, Cintruenigokoak, Zarrakaztelukoak, Castejongoak eta Iruñekoak. Oraingoz, hiru pertsona ikerketapean daude.

Guardia Zibilaren arabera, PREMIUM23 operazioari ekin zitzaion Azkoiengo hainbat bizilagunek jarritako salaketaren ondotik. Horiek azaldu zutenez, sare sozialen bidez eskaintzen ziren ibilgailuen salerosketan iruzurra egin zieten.

Adierazi zutenez, kaltetuek banku-transferentzia egin zuten, jasotako dokumentuak baliozkotzat jo ondoren: ibilgailua garraiatzen zuen enpresak ustez egindako faktura bat, bai eta ibilgailuaren eta ustezko jabearen dokumentazioa ere.

Egunak pasa ahala, baina, autoaren arrastorik ez zutela eta, eta saltzaileekin harremanetan jartzeko arazoak zituztela eta, kaltetuek salaketa jarri zuten Azkoiengo Guardia Zibilaren Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Hala, eta hainbat ikerketa egin ondotik, Poliziak iruzur horrekin lotuta egon zitezkeen hiru pertsona identifikatu zituen. Ondorioztatu dute delitugileek egitura antolatua sortu zutela internet bidez iruzurrak egiteko, eta inoren identitateak erabiltzen zituztela telefono-lineak kontratatzeko, banku-kontuak irekitzeko eta sare sozialetan erregistratzeko.

Delitugileek dirua azkar ateratzen zuten Madrilgo Erkidegoko hainbat herritako kutxazain automatiko zehatzetan; izan ere, aukeratzen zituzten kutxazainek ez zituzten bideo-zaintzako kamerak.

Madrilgo Erkidegoan bizi diren hiru pertsona ikertuta amaitu da operazioa, iruzurra, dokumentuak faltsutzea, identitatea usurpatzea eta erakunde kriminaleko kide izatea egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak