Gizartea -
INDARKERIA KIROLEAN
5.000 euroko isuna jarri diote aita bati Araban, eskola-futbolean haur bati eraso egiteagatik
2025eko martxoan gertatu zen, eskola-futboleko partida baten ostean. Aita batek haur bati bultza egin zion, eta haurra lurrean utzi zuen. Euskadin egiten den mota horretako lehen zehapen-proposamena da.
Agentziak | EITB MEDIA
Arabako Foru Aldundiak 5.000 euroko eta urtebeteko zehapen-espedientea ireki dio gizon bati, Gasteizen jokatutako eskola-futboleko partida batean haur bati eraso egiteagatik.
Foru erakundeak Euskadin egiten duen mota horretako lehen zehapen-proposamena da, Eusko Jaurlaritzaren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Legearen babespean.
Gertaera 2025eko martxoan izan zen, eskola-futboleko partida baten ondoren. Aita batek haur bati bultza egin zion, eta lurrean utzi zuen.
"Ez dugu haurren aurkako indarkeriarik onartuko", ohartarazi du Ana del Val Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol diputatuak. Komunikabideekin egindako bilera batean, arbitroek eta mahaiko epaileek parte hartzea eskatu du, partiden aktetan gertatutako inzidentziak "argi eta garbi" isla ditzaten.
Arabako Foru Aldundiak duela urtebete hasi zuen eskola-kiroleko indarkeriaren aurkako programa, adin horretako kirolarien senideak eta laguntzaileak kontzientziatzeko.
Arabak 20.000 kirol-lizentzia inguru ditu adin tarte horretan, eta kanpaina hasi zenetik, 2024ko urritik 2025eko apirilera bitartean, 11 gertakari antzeman dira futboleko, saskibaloiko, boleiboleko eta igeriketako lehiaketa eta partidetan zehapen ekonomikoa eta hiru partida bertan behera uztea proposatu da.