Gizartea -

POLEMIKA

Asmatu al zuen adimen artifizialak nor izango zen aita santu berria? Kasu batzuetan bakarrik

Adituen arabera, aita santu berriaren izena igartzea adimen artifizialaren funtzionamendu normalaren parte da, asmatzeko gaitasuna izatea baino gehiago.

ChatGPT. Argazkia: EFE
ChatGPT. Argazkia: EFE
ChatGPT. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dirudienez, hainbat komunikabidek Adimen Artifizialari galdetu zioten nor izango zen aita santu berria Robert Francis Prevost San Petriko balkoira atera baino minutu batzuk lehenago, eta asmatu egin zuen. Horrek zalaparta handia sortu du sare sozialetan. 

Internautek hainbat egun eman dituzte aita santu izan zitekeenaren inguruan espekulatzen, eta, momentuaren eta egunaren arabera, erantzun desberdinak ematen zituen.

Adimen Artifiziala gai al da asmatzeko aita santuaren izena ezagutu baino lehen? Adituen arabera, adimen artifizial sortzailea, informazioa prozesatzeaz gain, eduki berria eta originala sortzen duen adimen artifiziala da. Horretarako, adimen artifizialak mota guztietako ekarpenak behar ditu, eta Interneten eskuragarri dauden testu publikoen bilduma handi batekin entrenatzen da, hala nola webguneekin, albisteekin, liburuekin eta artikuluekin.

Azken asteetan, aita santuaren konklabeari buruzko informazio asko argitaratu dira, eta adimen artifizial sortzailea elikatzen joan dira. Datu horiekin entrenatzen joan da, eta garrantzitsuenak gurutzatu ditu.

Hedabide askotako kinieletan hainbat izen agertu dira egunotan: Luis Antonio Tagle kardinal filipinarra eta Pietro Parolin Estatu idazkaria, besteak beste, baina Robert Francis Prevost baztertu gabe. Informazio hori guztia adimen artifizial sortzailearen algoritmoek erabili dute.

Milaka erabiltzailek ChatGPT, Grok, Gemini, Perplexity edo DeepSeeki galdetu diete egun hauetan nor izan daitekeen aita santua, eta adimen artifizial sortzaileek erantzuna ematen dute beti.

Aita santu berria igartzea adimen artifizialaren erabileraren funtzionamendu normala da, asmatzeko duen gaitasuna izatea baino gehiago.

ChapGPTri oraintxe bertan galdetuz gero aita santu berriaren izena iragartzeko gai izan ote zen, hauxe erantzuten du: "Ez, ChatGPTk ez zuen lortu zehaztasunez iragartzea nor izango zen aita santu berria. 2025eko maiatzaren 8an, Robert Francis Prevost kardinal estatubatuarra 267. aita santu izendatu zuten, Leon XIV.a izena hartuz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Aita santua Eguneko albisteak Albisteak Eliza Katolikoa Inteligentzia artifiziala