Gizartea -

Gertakaria

Gizon bat zauritu dute Bilboko Somera kalean, sastatuta

Erasoa 16:15 aldera jazo da, eta zauritua Basurtuko ospitalera eraman behar izan dute. Ertzaintzak 26 urteko gizon bat atxilotu du arratsaldean, arma zuriz egindako erasoa egotzita. Susmagarriak ustez erabilitako labana kalean botata aurkitu dute, gertakariaren lekutik hurbil.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat zauritu dute gaur arratsaldean Bilboko Somera kalean, labankada jasota, Ertzaintzako iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez. Erasoa 16:15 aldera jazo da, eta zauritua Basurtuko ospitalera eraman behar izan dute.

Ertzaintzak 26 urteko gizon bat atxilotu du gaur arratsaldean, arma zuriz egindako erasoa egotzita.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzari jakinarazi diote gizon gazte bat zaurituta zegoela, antza denez, toraxean arma zuri batekin sastatuta.

Inguruan zaintza lanak egiten ari zen patruila bat berehala bertaratu da, eta biktima kalean etzanda aurkitu du. Zaurien larritasuna ikusita, berehala eraman dute Basurtuko ospitalera.

Gertatutakoa argitzeko abian jarritako ikerketari esker, ustezko erasotzailea identifikatu dute, eta handik gutxira topatu dute inguruko etxebizitza batean. Beharrezko egiaztapenak egin ondoren, atxilotu egin dute, hilketa saiakera delitua egotzita.

Era berean, susmagarriak ustez erabilitako labana kalean botata aurkitu dute, gertakariaren lekutik gertu. Eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak