Gizartea -

Eguraldia

Euria baretuta, goiz lasaia espero da iganderako Euskal Herrian, Nafarroan salbu

Ostarteak eta hodeiak tartekatuko dira goizean, baina euria eta ekaitza iritsiko dira arratsaldean. Kontrara, Nafarroan ilun hasiko dute eguna, eta atertzera egingo du arratsaldean.

Aramaio. Argazkia: Jose Luis Madina
Aramaio
Aramaio. Argazkia: Jose Luis Madina

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat arratsaldeko euri jasak igarota, iragarpenaren arabera, igande goiza lasaiagoa izango da EAEn eta Ipar Euskal Herrian, nahiz eta Nafarroan prezipitazio mardulak izango diren oraindik.

Orokorrean, hodei gutxi egongo dira zeruan gauerdian, baina egunak aurrera egin ahala okertzera egingo du giroak, eta hodei asko espero dira arratsalderako. Bada, egunaren bigarren zatian, euria egiteko arrisku handia dago berriro, eta ekaitza ere egin lezake.

Tenperatura minimoak, bestalde, beren horretan geratuko dira, eta maximoak zertxobait jaitsiko dira. Haizeak mendebaldetik joko du, eta ipar ukitua hartuko du arratsaldean.

Gasteizek izango ditu eguneko tenperatura hotzenak, 6 gradu ingurukoak, eta Donostiak beroenak, 17-18 gradu ingurukoak, Euskalmeten arabera.

Nafarroan, aldiz, euritsu hasiko dute eguna. Arratsaldean, ostera, atertzera egingo du.

Herri Urratsareko iragapena

Ateri eutsiko dio goizak, lainoak eta argiuneak tartekatuko baitira. Arratsaldean helduko da aldaketa Senperera. Euria botako du, han-hemenka, eta ez dute baztertu ekaitza ere egitea. Haizeak, gainera, norabidea aldatu eta indarra hartuko du. 

Tenperaturei dagokienez, 16-17 graduraino igoko dira termometroak.

Larunbateko ekaitzagatik, abisu laranjan egon da Nafarroa 00:00ak arte, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa 21:00ak arte. Azken 24 orduetan, 40 litro ur pilatu dira metro koadroko hainbat tokitan.

Nafarroa, blai-blai

Nafarroa, blai eginda
Nafarroa, blai eginda
Nafarroa, blai eginda

0:43

Iruñean, 21:00ak aldera, itxita egon da Gaztelugibel kalea, Ezkirotz eta Fuente del Hierro bitartean, euriteen ondorioz galtzadan putzu handiak sortu direlako.

Ekaitzaren ondorioz zuhaitz batzuk erori dira Milagron, eta horrek argi mozketak eragin ditu.

Gainera, ondorengo orduetan Nafarroan adi egoteko eskatu du Ebroko Konfederazio Hidrografikoak, Egatik Ezkaraino doazen ibaiadarretan bereziki.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eta bidali argazkiak eta bideoak eitb.eus-era.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Denboraleak Eguraldia Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Ekaitzak gaur Txingorra gaur