Gizartea -
Nafarroa
16 urteko neska bat atxilotu dute Tuteran, senideei eraso eta mehatxu egiteagatik
Adingabeak aitari eraso dio, eta labana batekin esku batean ebakiak egin dizkio. Gainera, udaltzainak aurrean zeudela, labana batekin mehatxatu ditu ama eta ahizpa.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Udaltzaingoak 16 urteko neska bat atxilotu du Tuteran (Nafarroa), aitari labanaz eraso eta amari eta arrebari mehatxu egitea egotzita.
Tuterako Udaltzaingoak azaldu duenez, ostiraleko 22:25ean jaso du amaren deia, adingabeak aitari eraso diola jakinarazteko, eta labana batekin esku batean ebakiak egin dizkiola.
Poliziak bertaratu direnean, neskatoak labana batekin mehatxatu ditu ama eta ahizpa. Hori ikusita, atxilotuta eraman dute, ondoren epailearen esku uzteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea