Gizartea -

Istripua

Gidari bat zauritu da Baztanen bere kamioia iraulita, eta barruan harrapatuta geratu da

62 urteko kamioilaria Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute.

Gidari bat zauritu da Baztanen, bere kamioia iraulita, eta barruan harrapatuta geratu da

0:31

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat zauritu da larunbat arratsaldean Baztanen. Fruta zeraman kamioi batek istripua izan du NA-1210 Arraizko bentak-Endarlatsa errepidean, eta kamioilaria zaurituta eraman dute ospitalera.

Dirudienez, Almandoz igarota Oronozerantz zihoan ibilgailua errepidetik atera eta irauli egin da.

Larrialdietako iturrien arabera, 13:37an gertatu da ezbeharra, eta 62 urteko kamioilaria suhiltzaileek atera behar izan dute kamioitik, harrapatuta geratu baita. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute.

Suhiltzaileak, sendagile talde bat, bi anbulantzia eta Foruzaingoa bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Baztan