Gizartea -

Heriotza-mehatxuak

Semeari eta errainari eraso egiteagatik gizon bat atxilotu dute Irunen

Labana batekin heriotza-mehatxuak egin dizkie eta erasoaren ondorioz, semea esku batean zauritu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

58 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Ertzaintzak Irunen (Gipuzkoa), semeari eta errainari laban batekin heriotza-mehatxuak egiteagatik. Gainera, semea esku batean zauritu da erasoaren ondorioz.

Herrizaingo Sailak adierazi duenez, 3:45ean jaso dute emakumearen abisua, aitaginarrebak hil egin nahi zituela ohartaraziz.

Ertzaintza bertara iritsi denean, senarraren aitak heriotza-mehatxuak egin dizkiela eta labana batekin eraso egiten saiatu dela kontatu du biktimak. Gainera, ebaki bat egin dio semeari eskuan.

Ustezko erasotzailea gela baten giltzaperatu da eta ertzainek atera dute bertatik. Laban bat zeraman eta lesio delitu batengatik atxilotu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea