Gizartea -

Trafiko-istripua

Moto batean zihoazen bi lagun zauritu dira bart Artikako gasolindegi batean auto batek jota

Larrialdietako iturrien arabera, istripua bart gertatu da, 23:32an, auto batek motorra jo duenean. Zaurituak Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte, hanketan traumatismoak zituztela, pronostiko erreserbatuarekin.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Moto batean zihoazen 19 eta 29 urteko bi lagun zauritu dira bart gauean Artikako (Berriobeiti) gasolindegi batean, auto batek motoaren auka talka eginda.

Larrialdietako iturrien arabera, istripua bart gertatu da, 23:32an, auto batek motorra jo duenean.

Zaurituak Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte, hanketan traumatismoak zituztela, pronostiko erreserbatuarekin.

Anbulantziaz gain, foruzainak ere bertaratu dira. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Motoziklismoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak