Gizartea -
TRAFIKOA
Amaitu dira auto ilarak Arrontegiko zubian, hiru ibilgailuk istripua izan ondoren
Bi autok eta furgoneta batek istripua izan dute, eta, ondorioz, erreietako bat itxi dute Getxora bidean. Auto-ilarak A8raino iritsi dira.
EITB Media
N-637 errepidean, hiru ibilgailuk talka egin dute Erandio parean eta auto-ilara luzeak sortu dira goizean Getxora bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharra 07:10ean gertatu da Arrontegiko zubian, eta, ondorioz, erreietako bat itxi dute.
08:30 baino lehentxeago, istripua izan duten ibilgailuak erretiratu dituzte, eta 10:00etarako auto-ilarak amaitu dira.
Halaber, ezbeharrean pertsona bat zauritu da.
Auto ilarak A-8 autobideraino iritsi dira.