Gizartea -
IRUÑEA
Ikerketak baieztatu du ez zegoela beste inor nahasita Donibane auzoan hilda agertu zen gizonaren auzian
67 urteko gizonaren gorpua etxebizitza eraikin batean aurkitu zuten, odol putzu baten gainean eta labana bat ondoan zuela, pasa den maiatzaren 5ean.
AGENTZIAK | EITB Media
Iruñeko Donibane auzoko etxebizitza-eraikin batean hilda agertu zen 67 urteko gizonaren auzian ez zegoela beste inor nahasita baieztatu du ikerketak.
Pasa den maiatzaren 5ean La Olivako Monastegia kalean aurkitu zuten hilotza. Odol putzu baten gainean aurkitu zuen gorpua banatzaile batek, labana bat ondoan zuela.
Polizia iturriek zabaldutako informazioaren arabera, autopsiak ondorioztatu du gizona odoljario edo hemorragia baten ondorioz hil zela eta hainbat patologia zituela. Halaber, ez zeukan arma zuriz egindako zauririk.