Gizartea -
GERTAERA
Emakume baten gorpua agertu da Zadorra ibaian, Gasteiz parean
Segurtasun Sailak baieztatu du gorpua Gasteizko bizilaguna zen 80 urteko emakume batena izan daitekeela; senideek joan den ostegunean salatu zuten desagertu egin zela.
Agentziak | EITB MEDIA
Emakume baten gorpua aurkitu dute gaur goizean Zadorra ibaian, Gasteizko Abetxuku auzoan, eta Ertzaintza joan den ostegunetik desagertuta dagoen adineko emakume bat ote den baieztatzen ahalegintzen ari da.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, Gasteizko bizilaguna zen 80 urteko emakumearena izan daiteke gorpua. Haren senideek joan den ostegunean salatu zuten desagertu egin zela.
Ertzaintzako agenteak lanean ari dira bertan, hildakoa nor den baieztatzeko zain.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea